Ba ni Unai naiz eta Arrasatetik nator. 2004tik 2009ra Gasteizen egon nintzen Euskal Filologia ikasten, eta azken urte eta erdian IKA Euskaltegian irakasle.
Kulturak eta hizkuntzak ezagutzeak sortzen didan jakinmina dela eta, behin ikasketak amaituta Eskoziara joan nintzen. Hizkuntza plangintza ere interesatzen zait beraz, interesgarria izan zen hango hizkuntza egoera ezagutzea. Han urte betez egon ostean, Kaliforniara etortzeko aukera sortu zitzaidan eta hemen nago 2010eko abendutik euskal ikasketen irakasle bezala.
Hemengo euskal diaspora ezagutzea esperientzia aparta da beraz jende guztia animatuko nuke hemendik bidaiatxo bat egitera!
Bilboko Karmengo Ikastolan ta Indautxuko Jesuitetak ibilitakoa. Deustuko Unibestitatean Zuzenbide Ekonomikoa (abogado economista) ikesi ta karrerako 4. kurtsoa (erasmus) Suezian egin neban, Umeå izeneko unibertsitatean
Bilbon lanien hasi ostean Irlandan ta Bruselan bizi izan nintzan. Dubain bizi ta lan egin neban lau urtez ta 2011ko apirilean etorri nintzan Bostonera ta Rhode Island Euzkal Etxeko bazkide naz.
Euzkeraz, Inglesez, Frantzesez, Arabiarrez ta Gastelaniaz egiten dot.
Bidaiari amorratua 30 bat herrietan izan naz munduan zehar. Futbolzalea ta txikitatik futbol jokalaria. Mendizalea be. Kirolak, irakurtzea, ondo jatea, bidaiatzea ta nazioarteko harremanak ta politika dira nire hobbie nagusiak.
Maite Urzaa
Hemeretzi urteko neska Gernikarra naiz. Aurten Montrealen bizi naiz eta bertako euskal etxeko irakaslea naiz. Itzulpengitntza eta interpretazioa ikasten ari naiz eta frantsesa ikasteko etorri naiz Montrealera urtebeterako. Atletismoa da nire kirolik gogokoena eta musika entzutea ere oso gustoko dot.
Haritz Etxebarria
Ondarroan jaio nintzen 1992ko Otsailaren 13an. Batxilergoa Ondarroako Institutoan bukatu ondoren, Gasteizen hasi nintzen iaz Itzulpengintza eta interpretazioa ikasten. Aurten, Montrealeko Unibertsitatean (udan) nago bigarren urtea egiten, eta bide batez frantsesa ikasten eta euskera irakasten euskal etxean. Kirola gustatzen zait, eta arraun egiten dut Ondarroako Arraun Elkartean. Denbora librean lagunekin ateratzea eta bidaiatzea gustatzen zait.
Henar Chico
Henar Chico naiz, bilbotarra, baina 15 urte daramat Boisen. Orain dela 4 urte euskeraz ikasten hasi nintzen. Geroaldian, euskera irakaslea izatea gustatuko litzaidake, baina oraingoz NABO euskeraz webgunea mantentzen dut. Bi seme-alabak ditut, Andoni eta Maitane, eta haiek ere hiru hizkuntzak hitz egiten dituzte.
Izaskun Kortazar
Sondikakoa naiz eta NABOko Euskera Koordinatzailea naiz. Euskera irakasten dut museoan Astelehenetan 6tik-9etara eta BSU espainola irakasten dut.
Tenisa eta mendira joatea eta kanpoan egotea gustatzen zait. 2 txakur ditut. Udatan Euskal Herrira joaten naiz eta pilo gustatzen zait bidaiatzea.
Hirukia naiz. Ez dut seme-alabarik. Euskal musika gustatzen zait.
Goisalde Jausoro
Born in Gernika. Came to the United States when I was four. I am married and live in Mountain Home. I have two children, two dogs and a rabbit. We love to go camping, hiking and being outdoors.
I have taught Euskera for three years now.
Itxaso Cayero
Nire izena Itxaso Lorea Cayero Ugalde da. Boisen jaion nintzen baina Euskal Herrian hazi nintzen. Orain dela 4 urte etorri nintzen Boisera. Boise’ko Ikastolako irakaslea naiz eta Boise State Unibertsitateko Euskera mintza prakitako irakaslea naiz. Dantzatea, bidaiatzea, musika entzutea, irakurtzea, lagun berriak egitea, margoztea, mendira joatea eta korrika egitea dira nire astipasarik gustokoenak.
Aitor Inarra
Donostiarra jatorriz, San Frantsizkon finkatuta orain dela urte batzuk. Euskera maitale txintxoa.
Ikasketeei dagokionez zuzenbidean lisentziatua eta komunikazio ikasketak hartu zituen. Bidaiatzea gustatzen zaio eta baita egunero gauza gehiago ikastea. Denbora librean ariketa asko egiten du, mendira joaten da, entrenatzen du giumnasioan etabar. Sukaldean ere ondo modaltzen da. Beti sukaltzen eta errezeta berriak probatzen ibiltzen da.
Gloria Garatea Lejardi
I was born in Burns, Oregon but I am now living in Homedale, Idaho with my husband John.
I went to Onati in 1974-975 to learn Basque from Jon Onatibia.
I speaks Basque with my husband, who learned it as a child.
Edurne Ferrería
Edurne Ferreria naz. 24 urte dekodaz eta Durangarra naz.
Orain dela 9 hilabete etorri nintzen Seattlera eta Zapaturo bertako Euskal Etxean ematen ditut klaseak. Irakaskuntza mundua asko gustatzen zait eta bereziki hezkuntza bereziko umeekin lan egitea.
"Anita" Anacabe Franzoia
I teach at Great Basin College I am married with 4 children, and each of them speaks several languages. I own Anacabe’s Elko General Merchandise since 1976 and I also take people on tours to the Basque country. I have been a NABO representative off and on since 1977 and Elko Basque Club president 3 times. My parents came from province of Bizkaia. Next year I am off to South America!
Gorka Ochoa
Zallan sortua, Needham-en (MA) bizi naz 2007 ezkeroztik. Portsmouth-en (RI) izango naz irakasle aurtengo azaroan hasita. Kirolak: pilota (pala) ta futbola.